Arte eta Diseinuan graduatua da (UAB) eta Escola Massana-n ilustrazioko goi mailako teknikari maila lortua du. Laboratorium diziplinarteko estudioaren fundatzailekidea izan zen, eta horrexen kidea, halaber, hamar urte baino gehiagoz.
Egin dituen bideo eta filmetako batzuk zine esperimentalari eskainitako CCCBren Arxiu Xcèntric-en eta Gironako Bòlit, Centre d’Art Contemporani-ren Arxiu Actiu-ren parte dira, eta Hamaca katalogoan ere jasota daude. Bere lana nazioarteko erreferentziako zentroetan aurkeztu eta proiektatu du, esaterako San Frantziskoko Cinemàteque-n, New Yorkeko Anthology Film Archives-en edota Madrilgo Reina Sofía Museo Nazional eta Arte Zentroan. Bartzelonako Xinacittà, Mostra Internacional d’Animació d’Autor-en ohiko kolaboratzailea izan zen, eta programatzaile independente aritu da Can Felipa arte zentroan eta hainbat jardunalditan, hala nola L'Alternativa, Festival de Cinema Independent de Barcelona edo Animac, Mostra Internacional de Cinema d’Animació de Catalunya (Lleida) deituan.
Gaur egun L'Arca de Noè proiektu pertsonalean ari da lanean; interaktibo bat da, Xavier Montsalvatge musikariaren izen bereko obran oinarritua.
Irakaskuntzaren esparruan, arte eskola eta zentroetan emandako lantegi eta mintegi ugariz gain, Escola Massana-ri lotua egon da 2006az geroztik, eta gaur egun graduko ikus-entzunezko proiektuen arduraduna da Bartzelonako Elisava, Escola Superior de Disseny i Enginyeria-n.