Matias Piñeirok (Buenos Aires, 1982) bere azken filma, Viola, (duela gutxi BAFICIn bi aldiz saritua) aurkezteko Europara egin beharreko bidaia aprobetxatuz prestatu ditugun bi jardunaldietan, Argentinako zuzendari gazte honek bere gainerako filmak erakutsiko dizkigu.
Erakustaldi honekin batera tailer bat gauzatuko da. Egileak bertan zehatz-mehatz azalduko ditu bere zinematografia proiektu bakoitzari dagozkion sorkuntza prozesuak, bere gustuak, erreferentziak, baita bizi itxaropenak eta kezka zinematografikoak ere (edo alderantziz).
Egitaraua
Osteguna 20
17:00 / Arteleku
"El hombre robado" (2007, 90') filmaren proiekzioa. Matias Piñeirok aurkeztua.
Sinopsia: Domingo Faustino Sarmientoren "Campaña en el Ejército Grande" liburua klabe-armadura da fantasia sentimental honetarako, zeina Mercedes Montt, Museo de Arte Español Enrique Larreta delakoan gidari gisa lan egiten duen argentinar gaztearen inguruan antolaturik dagoen. Sarmientoren obraren irakurketa grinatsuak hartzen ditu Mercedesen txolarteak eta inongo aurreiritzirik gabe aplikatzen du testu hori bere inguruko guztien bizitza sentimentalean eta lanean: Leandro Lopez Jordan bikotekidea; Leticia Lamadrid laguna; Andres Rademil, lagunaren mutil-laguna, eta Clara Virasoro, lagunaren mutil-lagunaren ustezko laguna. Era horretara, konplotak posibleak dira; sistemak ia perfektuak eta katramilak, beraz, probableak.
Ostirala 21
10:00 – 14:00 / Arteleku
Tailerra Matias Piñeirorekin, "Rosalinda", (2011, 43') iraupen ertaineko filmaren proiekzioa barne hartuko duena.
Sinopsia: Koreako zinemaldia antolatzen duen Jeonju Digital Project-en hamar urteetan lehenengo aldiz, amerikarrak izan ziren hiru piezen zuzendariak. Iparraldetik hegoaldera: Denis Cote kanadiarra, James Benning estatubatuarra eta Matias Piñeiro argentinarra. Todos mienten filmaren zuzendariaren obra hau, Rosalinda , Tigreko uharte batean Shakespeareren "As you like it" komediaren antzezpenari begira egindako saioen kronika bat da. Bertan, halaber, kontatzen da nola Rosalindaren rola egiten duen antzezleak momentu desegoki bat –eta bitarteko desegoki bat: sakelako telefonoa‑ bikote kontuak konpontzeko. Edo, Piñeiro beraren hitzetan: "Bi erritmo desberdin gorputz beraren baitan. Lehena antzezle batena, eta bigarrena haren pertsonaiarena: Luisa eta Rosalindak gorputz bera partekatzen dute, baina ez erritmo bera. Deltan emandako lanaldi horretan, amodioak triskantzak eragiten ditu eta antzezle eta pertsonaia errolak nahasten dira artifizioaren gozamenaren eta dudazkoaren larriduraren artean".
17:00 / Arteleku
"Todos Mienten" (2009, 75') filmaren proiekzioa. Matias Piñeirok aurkeztua.
Sinopsia: Landetxe batean, Zibilizaziotik urrun, lagun talde batek orduak ematen ditu solasean, hainbat arte proiektuz hitz egiten eta lapurketa bat planifikatzen. Elkartzaletasun gurutzatuak, maiteminak sortzen dira, Argentinako historiaren pertsona ezagunekiko ahaidetasunak agertzen dira eta guztiak argumentuak gainjartzera jotzen du, halako eran non ezer ez den dirudiena. 11. BAFICIn Epaimahaiaren Aipamen Berezia.
*Oharra: Jardunaldi hauek "Viola" proiekzioarekin (2012, 57') osatzen dira, zuzendariaren presentziarekin eta ondoko mahai-inguruarekin, "Trueba-ko ostegunen" esparruan (Trueba Zinemetan, 21:30-etan).
Itxita
Gehitu iruzkina