ARTELEKU

Matías Piñeiro

Profila

Matías Piñeiro

Buenos Airesen jaio zen 1982an eta Zinearen Unibertsitatean ikasi zuen. A propósito de Buenos Aires (2006) film kolektiboaren parte hartu ondoren bere lehen film luzea zuzendu zuen, El hombre robado (2007), eta harekin Las Palmasko Zinemaldiko Errealizadore Berrien saria jaso zuen eta BAFICIn hautatua izan zen. Zinemaldi horretan haren ondoko proiektuak proiektatu ziren: Todos mienten (2009) eta Rosalinda (2010) iraupen ertaineko filma. Violarekin irabazle gertatu zen Buenos Aires Lab (BAL) izenekoan 2012an, Berlingo Zinemaldian parte hartu zuen 2013an eta urte bereko BAFICIn bi sailetan saritu zuten (Emakume antzezle onenak eta FIPRESCI saria). Ohiko partehartzailea da mundu osoko lehiaketetan: Locarno, Kopenhage, Berlin, Londres, Toronto, Los Angeles, Jeonju edo Tolosa Okzitania, beste askoren artean.

 

Erlazioak

Jardunaldiak
2013/06/20 - 06/21