Ezagutzara zabaldutako prozesu batean errealitateari zatiak ateratzen dizkion lan baten bidez, Azucena Vieitesek ibilbide bat proposatzen digu, horretan bere obraren hainbat alderdi, gaur egun collageari ematen zaion erabilera eta berak baliatzen dituen genealogiak ezagut ditzagun, marrazki eta beste DIY adierazpen batzuetarako hurbilketa bat jorratzearekin batera.
Esparru horretan lantegi dinamika bat garatuko dugu, abiapuntu harturik partaideek egiten dutenaren bateratze-lana, beste lan, bideo edo testu batzuen gaineko hausnarketa eta proposamen zehatz batzuen gauzatze praktikoa; izan ere proposamen zehatz horiek praktikan garatuko dira saioetan zehar, irudikatze prozesuetan ageri diren itxaropenak esperimentatzeko asmoz.
Izaera iragankor, prozesuzkoa duten produkzioetarantz, hots, edizio ideiaren inguruan sortzen direnetarantz begiratuko da, horiek hainbat baliabide erabiltzen baitituzte, hala nola ikusizko aipua, jabetzea, originalaren eta kopiaren ideiaren gaineko esku hartzeak, esangurak atzera emateko prozesuak, pentsamendu feminista, genero politikak edo anizkoiztasuna, zatia eta errepikapena irudi absolutuarekiko eta narrazio forma linealekiko hausturatzat.
Itziar Okariz artistaren presentzia ere izango dugu, saioetakoren batean parte hartuz bat egingo baitu jada abiatuta egongo den lantegiko lanarekin.
Itxita
Gehitu iruzkina