ARTELEKU

Berria

Ezagutza feministak eta itzulpen politikak II

Artelekuk Ezagutza feministak eta itzulpen politikak II liburua argitaratu du 2014 urtean, zeinak pentsalari feminista garrantzitsuenetariko baten, Eve Kosofsky Sedgwick-en, ekoizpen teorikoaren parte diren hiru texturen itzulpenak jasotzen dituen euskaraz eta gaztelaniaz. Argitalpenak bere editore den María José Belbel-en sarrera du, obra hauen testuingurua eta garrantzia azaltzen duena. 

Ezagutza feminista eta itzulpen politikak itzulpenaren inguruko lehenagoko beste lan batzuk jarraitzen dituen proiektu bat da, itzulpena, betiere, zentzu zehatz eta era berean zabal batez ulerturik. Bilduma hau 2013an abiatu zen Artelekurekin, eta asmoa du testu batzuk aditzera ematea, euskaraz eta gaztelaniaz. Testu horiek, izan ere, ekarpen garrantzitsua egin diete generoari buruzko azterlanei, azterlan feministei eta sexualitateari buruzko azterlanei, jakintza-politikei eta egiteko moduei buruzko gure kontzepzioaren handitze eta birformulatzeari bezalaxe.