Donostian, Madriden eta Parisen koreografian hezitako artista. 1994an ezagutu zuen Blanca Calvo koreografoa eta lankidetza artistikoari ekin zion berarekin, 1997ra arte. Lankidetza horren ondorio dira M M M M (1995) eta Sangre grande (1996). 1998an Angel Bados eta Txomin Badiolaren 2. tailerrean hartu zuen parte Artelekun, eta experientzia honen ondoren bere pieza propioak sortzen hasi zen: GoGo, Caja Roja eta Lucía con zeta (1999), Boj de largo (FlyBall) (2000), Astra Tour (2003-2004), Extras de artificio (2005), B.A.T, Beautiful Animals Trying (2006) eta Sin título, en colores (2010).
1998tik Blanca Calvorekin batera Mugatxoan proiektuaren zuzendarikide da. Proiektu horren helburu koreografia, performancea eta ikus-arteen artean kokatutako praktika eta proiektuak dira. Tutore, arte laguntzaile eta bideo edizio laguntzaile lanetako lankidetzak egiten ditu artista gazteen zenbait piezatan.