ARTELEKU

Jardunaldia

2013/06/24 - 07/01

"Marrazkiak irudikatu egiten du eta bakoitzaren poetika da". Gentz del Valle de Lersundi, "En Ausencia del dibujo". EHUk argitaratua, 1996.

Modaren alorrean objektuaren, jantziaren bidez ematen diren irudikapenak gorputzaren aldaketei loturik daude, gorputzetan gertatzen diren aldaketen irudikapena dira, gorputzaren, bere pentsamenduaren eta denboran gertatzen den prozesuaren islatzeak dira.

Marrazkia gorputzaren aldaketen eta pentsamenduaren irudikapen zuzena, "merkea" eta "bitxiena" da, mintzo gisa baino areago mugimendu gisa; jantziak janzten du eta gorputza da. Eta jantzi hori modatik sortzen da, eta sortzen duenaren marrazkitik, bakoitzaren poetikatik, beti denboran eta gorputz guztietan, gorputz guztiarekin gertatzen den lan prozesutik.

"Gorputza askatzea nork bere buruari begiratzeko eskubidea da, zaintzekoa, kontakizun bat bizitzekoa, lotsarik gabe zahartzekoa eta dramarik gabe hiltzekoa. Gorputza askatu ala gorputzetik askatzeko dilema gure bizitzen erabaki politikorik erradikalena eta saihetsezinena da". Santiago Alba Rico, " Liberar al cuerpo, liberarse del cuerpo". www.decrecimiento.info 

Marrazkia eta haren praktika sortze prozesuaren erakusgarri, balio eta ahalmena dira eta horiek inplikatzen ditu.

Gentz del Valle de Lersundi eta Gabriela Muñagorri Mendiolak ikastaroaren praktika planteatuko dute.

Sergio Pastor Salcedo & Ismael Alcaina Guerrero diseinatzaileek, Spastor, master class bat emango dute. Bertan beren lan prozesua erakutsiko dute, baita nola erabiltzen dituzten moda sistemak bere-bereak dituen marrazkia eta marrazki tipoak ere.

Amaia Zabala eta Maria Manrique diseinatzaileek beren lan prozesuak aurkeztuko dituzte eta hauetan marrazkia nola erabiltzen duten azaldu.

Spastor-ek hitzaldia irekia eskeiniko du Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Programa

Ekainak 24
9.30h a 18.30h // Eskola praktikoa Gabriela Muñagorrirekin.
Ekainak 25
10.00h Spastor-en master class-a. (egun osoz)
Ekainak 26
9.30h - 13.30h // Eskola praktikoa Gabriela Muñagorrirekin.
17.30h - 19.00h Spastor diseinatzaileen hitzaldia, jendeari irekia. Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria. (Bertaratzea konfirmatu:  info@cristobalbalenciagamuseoa.com /  943 008 840)
Ekainak 27
9.30h a 18.30h //Eskola praktikoa Gabriela Muñagorrirekin.
Ekainak 28
9.30h a 12.00h // Eskola  praktikoa Gabriela Muñagorrirekin.
12.30h // Amaia Zabala diseinatzailearen aurzkezpena.
16.00h // María Manrique diseinatzailearen aurkezpena.
Ekainak 29
10.30h a 18.30h // Eskola praktikoa Gentz del Valle de Lersundi-rekin.
Uztailak 1
10.30h – 18.30h // Eskola praktikoa Gentz del Valle de Lersundi-rekin.

 

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

09:30 - 18:30

Oharrak

Izen emateko bidali: 10 irudi eta CVa.
Parte hartzeko beharrezkoa da aste osoan zehar bertaratzea.

Izena eman

Itxita

Etiketak