*Tailerraren hirugarren edizioa Artelekun.
Tailerra ARTEA-ARGAZKIGINTZA-MODAren barne dago, argazkigintzaren bitartez ikus-arte eta modaren arteko elkar-eragitearen inguruko egitarauan hain zuzen ere. Parte hartzen duten sortzaileek, hausnarketa, ekoizpena eta erakusketa bideratzen dituen prozesu- egituraren baitan, formatu honekin esperimentatzen duten proiektuak asmatu, gauzatu eta erakutsiko dituzte.
Argazkigintzan eskarmentua duten ikus-artista eta moda garaikideko sortzaileei zuzentzen da, ikasle zein profesionalak. Parte hartzaileek, ikus-arte/ moda bikoteetan, elkarlaneko proiektuak landuko dituzte Artelekun, lan hoberenak Cristóbal Balenciaga Museoan erakutsiko direlarik.
Proiektuek, artea-argazkigintza-moda konfluentziaren baitan eta sortzaileen erreferentzia mapa pertsonalekin batera, arteekin erlazio zuzena duen Cristóbal Balenciaga moda diseinatzailearen lanaren oihartzuna libreki interpretatuko dute lotura elementu bezala.
Parte- hartzaileek lanen garapenean jorratuko diren aldeetan, ikus-arte/moda egokitzapenak, eszenan jartzea, edo argazkigintza bitarteko ekoizpen eta postprodukzioan alegia, honakoen laguntza izango dute: Paco Peregrín, ikus-arte/moda tutorea izango dena eta Gabriel Azkoitia, moda alorreko aholkulari gisa arituko dena.
Oinarrizko kontzeptua
Arte garaikideak hamarkadak daramazki beste esperientzia arloenganako sinergiak arakatzen: filosofia, teknologia, politika, literatura, diseinua, komunikazioa... Artea eta moda elkarketaren kasuan gainera, lengoai bezala artikulatzeko eta ekoizpen material eta sinbolikoaren tresna izateko gaitasunean bat egiten dute.
Argazkigintzak eta moda, gaur egungo gizartearen pertzepzio esperientzian geroz eta handiagoa den espazioa hartzen dute. Bakoitzak banaka, eta batez ere biak batera, egunerokotasuna bereganatzen dute norbanakoaren eta munduaren arteko harreman eremu bat eratuz, gehienetan oso baldintzatua dagoena.
Argazkigintza -bitarteko artistiko eta erregistro/erreprodukzio mekanismo bezala- modarekin elkartzeak hainbat jardunbide ahalbidetu ditu, helburu artistikotik promozio xedera doazenak. Elkargune horretan kokatutako argazkilari eta ikus-arte sortzaileek artearen, modaren eta argazkigintzaren arteko joan-etorriko zirkuitu hori arakatzen dute, artetik, publizitatetik, eta tarteko kokagune batetik abiatuta. Era berean, moda garaikide sortzaileek ikus-arte eta argazkilariekin elkartzen dira bere sorkuntzak komunikatzeko eta hauen erreferentzi- unibertsoa anplifikatzeko.
Zirkuitu horren eragin nabariaren adibide dira, arte eta sorkuntza-industrien alorretan izaten ari den etengabeko sartzea, publizitate eta editorial inguruneentzako sortutako lanen gaitasun artistiko ukaezina eta museo eta arte- aretoek moda- argazkigintzari eskaintzen dioten arreta.
Gehitu iruzkina