Sonia Ciriza Labianok (diseinatzaile grafikoa) eta Miguel Ayesa Usechik (eskulturan aditua) sortutako Laboratorio Inclusivo kolektiboa diseinu grafikoaren eta ikusizko komunikazioaren kontzeptua bera zalantzan jarri eta zabaltzeko helburuarekin jaio zen. Egitasmo honen jatorrizko ideia, diseinu editorialaren lanabesak itzultzeko baliagarriak izango diren mekanismoak asmatzean datza. Gerora, eraldaketa hauen bitartez, ikusmen arazoak dituztenei edo itsuei ilustrazioak eta elementu grafikoak dituzten materialengana iristeko erraztasunak bermatuko dizkieten moldaketak sortzeko helburuarekin.
Laboratorio Inclusivo taldea informazioaren diseinuaren, diseinu barneratzailearen edo denontzako diseinuaren alorrean kokatzen da. Ikerketa proiektu grafikoaren zutabe gisara hartzearen apustua egiten du, sorkuntza prozesu guztian diseinatzaile-erabiltzailearen arteko erlazioak modu sakonean landuz.
Diseinu grafiko barneratzaile baten alde izeneko egitasmoa ikusmen arazoak dituzten edo itsuak diren irakurleei zuzendutako eduki grafikoek eta braille alfabetuak pairatzen duten estandarizazio gogorrari erantzuteko jaio zen. Homogeneizazio honek, gaur egungo merkatu grafikoan hain ohikoak diren formatu haundiko liburuen ekoizpena eta moldaketa zailtzen ditu.
Dokumentazio lan sakon baten ondotik, laborategia antolatu zen, eta bertan zenbait diziplina-arteko esperimentuen bidez, braille idazkeraren ekoizpenarentzako nahiz erliebeko ilustraziorako teknika desberdinak sortu zituzten. Behin emaitzak eskutan izanik, lehenik erabiltzaile potentzialekin saiakerak egin ziren, eta azkenik Xabier Armendariz Arraiza, pertsona itsuarekin eta egitasmoko kolaboratzailearekin azken moldaketak osatu.
Gehitu iruzkina