ARTELEKU

Jardunaldia

Arte sortzailea ikus-entzunezko eremuaren atal bat da eta irudi eta sintesi audioa, interakzioa, programazio logikoa eta zoria uztartzen ditu.  Bere erabilera zabalduta dago ikus-entzunezko performancean, multimediako eta elkarreragineko instalakuntzetan, arkitektura bideomapatuan eta arte eszenikoan.  Bertan, egituren diseinua eta denboran zeharreko garapena, eta egitura hori aldatzeko nahi ditugun elementuak sartzen dira jokoan. Egitura hori izan daiteke ikusleen parte hartzea kamara, portaera eredu edo zoriaren bitartez. 

Ikastaroaren helburua modu autonomoan garatzen diren ikus-entzunezko inguruneak sortzeko behar diren tresnak eta ezagutza eskaintzea da. Soinu-irudi harremanari buruz, denboran zeharreko portaera ezberdinei buruz eta logika ereduen diseinuari buruz eztabaidatuko da, ikastarotik kanpo garatu daitezkeen eta obra pertsonalean integratu daitezkeen arte sortzailearen adibide berriak sortu ahal izateko.   

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

10:00 - 20:00

Prezioa

Doan

Oharrak

No es imprescindible asistir a las sesiones matinales, pero si recomendable. Para participar en el curso es imprescindible que cada participantes disponga de su propio equipo portatil.

Erlazioak

Proiektua