ARTELEKU

Jardunaldia

Tailerra
2012/07/09 - 07/24

Animazio espektraleko tailerra, Marcel Pié Barba eta Pere Ginard zorabiotan, aldrebeskeriatan, lurrunketetan eta absentziatan adituek emana.

Abiapuntutzat harturik Odradek, Franz Kafkaren Aita familiakoaren kezka (Die Sorge des Hausvaters) ipuinean agertzen den izakia, film kolektibo guztiz esperimentala egingo dugu tailerrean. Filma sortzean, era askotako animazio-teknikak hibridatuko ditugu: stop motion-en aldagai guztiak; fotogramen manipulazio analogikoa; marrazki bizidunak; collagea; eta abar. Prozesu horiek lagunduko digute, gutxieneko azpiegitura bat izanda, norberak bere adierazpideak, neurri batean ezustean harrapatuko gaituztenak, arakatzen.

Tailerreko lanarekin uztartuta, laburmetrai batzuk ikusiko ditugu, proposamenaren ahalmena geureganatzen eta ulertzen lagunduko digutenak. Emanaldien aurretik, laburmetraien testuingurua azalduko digute labur, eta egilea eta erabilitako teknika aurkeztuko dizkigute.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Etiketak

Dokumentuak