ARTELEKU

Xavier Ribas

Profila

Xavier Ribas

Argazkilaria, argazkigintza irakaslea Brightoneko Unibertsitatean (Ingalaterra) eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Antropologia Sozialeko ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean (1990) eta Argazkigintza Dokumentalekoak Britania Handiko Newport School of Art, Media and Design-en (1993). Haren lanak Europako hogei-bat museo eta arte zentrotako bildumetan dago, hala nola Amsterdameko Stedelijk Museum, Fotocollectie Universiteit Leiden, Bartzelonako MACBA, Sevillako CAAC, Leoneko MUSAC edo Santiago de Compostelako CGAC. PhotoEspañako Leica Saria irabazi du (1998) eta argazki agindu anitz izan ditu erakundeen aldetik, besteak beste Frantziako Centre National des Arts Plastiques, International Photography Research Network Fellowship delakoa, Nafarroako Unibertsitateko Funts Fotografikoa, Okzitaniako Tolosako Unibertsitatea edo Fundacion Telefonica. Brighton eta Bartzelonan bizi eta lan egiten du.