ARTELEKU

Aimar Arriola

Profila

Aimar Arriola

Komisarioa eta ikertzailea da. Ikasketak egin ditu Bartzelonako MACBA museoko Ikasketa Independenteen Programan (PEI) eta Stockholmgo Konstfack Universityko Curatorlab programan. Agente independente gisa, komisariotza, ikerketa nahiz hezkuntza proiektuak garatu izan ditu hainbat testuingurutan, hala nola: CA2M, Madril; Moderna Museet, Stockholm; EspaiDos, Terrassa; Hangar, Bartzelona; Rekalde, Bilbo; edo Espacio Abisal, Bilbo. Beste lan-sare batzuen artean, gaur egun, memoriaren eta identitatearen eta artxiboaren politikak bateratzen dituen Equipo re (http://equipo-re.org/) izeneko ikertzaileen plataformako kide da. 2012-2013an, Nancy Garínekin batera, Reina Sofía museoko Ikerketa Egoitzen Programan parte hartzen du, ihesari buruzko politikak ezaugarritzen dituen kultur ekoizpenaren inguruko proposamen batekin.