María Ángeles Alcántara Sánchez (Murtzia, 1975) eta Jesús Arpal Moya, (Barakaldo, 1972) osatzen dute Jeleton taldea 1999az geroztik. Beren lana produzitu eta aurkeztu dute hainbat erakusketa, tailer, eta dokumentu nahiz ikerketa bidezko proiektutan (consonni, Bilbo, 2012; CA2M, Mostoles, 2012; ENPAP, Bilbo, 2012; Proyecto Rampa, Madril, 2012; Sametitled, Berlin, 2012; General Public, Berlin, 2012; Arizko Dorretxea, Basauri, 2011; TEXTO, Bartzelona, 2011; Manifesta 8, Murtzia, 2010; Casa Vecina, Mexico Hiria, 2010; Espacio Abisal, Bilbo, 2008, besteak beste).