ARTELEKU

Jardunaldia

Jeleton errepertorio ikonografikoetan, musikaletan eta literarioetan esku hartzen duen talde bat da. Beste lan-ildo batzuen artean, 2008. urtetik hona ikerketa bat egiten ari dira, "oin-oharraren" inguruan, kultura-tresna zehatzen (film, artelan, artxibo baten...) erabilerak eta esanahiak berriz banatzeko modu bat den aldetik. Lan-ildo horretan, era askotako teknikak, keinuak eta jakintzak erabiltzen dituzte, eta, era horretan, oharrak, irakurle orok, eta, beraz, artelanen ikusle/entzule orok, jabekuntza lortzeko teknika performatibo gisa aztertzen dituzte. Metodo orokorra oharren proposamen publikoa da, artista zehatz baten pieza bati buruz eta testuinguru zehatz batean, pieza eta testuingurua a priori harremanik gabekoak izanda; eta, gero, argitalpen batean ateratzen dira egindako ohar horiek.

"Paris Is Burning oharduna" da Jeletonek Pepe Espaliúren liburutegian esku hartzeko duen proposamena. "Paris Is Burning" (Jennie Livingston, 1990) film dokumentalari egindako oin-oharren bildumaren forma hartzen du; espazioan, denboran eta banaketa-bideetan barreiatutako oin-oharrak, gero paperezko edizio batean bildumaturik. “Paris Is Burning” pieza konplexua da, historizazio eta kosmologia bat baita aldi berean. 80ko hamarkadaren amaieran New York hiriko “houses” izeneko komunitateetan zegoen kultura maritxu eta trans afroamerikarrari eta txikanoari heltzen dio. Pieza testuinguru berezi eta anizkun batean proiektatuko da –Pepe Espaliúren liburutegia, “Carrying” ekintza, HIESari buruzko politikak, “Arteleku komunitatea”, Donostia 1992. eta 2013. urteetan, etab.–, tirabirak sorrarazi nahian dokumentu eta gorputzaren, obra eta afektuaren artean.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Gonbidatuak

Ordutegia

18:00

Erlazioak

Topaketa
2013/03/16
Tailerra
2013/03/11 - 03/15