ARTELEKU

Jardunaldia

2014/08/18 - 09/05

Iparra ez da haizearen jatorria, txoriak datozen lekua baizik.

Artelekuren kokaleku berria erdigune hartuta, mapa zabaltzea proposatzen dugu eta egunero ibilbide desberdinak esploratzea, 225 metro zabalerako eremuan;  toki bakoitza esperimentatuaz; pasatzen den jendearen bizitzeko moduak jasoaz, ordu desberdinetan entzuten den soinu bandari adi. Egunerokotasunean ikusten dena eta ezkutuko iruditegian dagoena elkartzen doazen bezala, lekuaren eta inguruaren kartografia animatu bat sortzea da helburua, zatikatua eta korala den animazio pieza.

Jolastu dezagun puntu bakoitza nola okupatua dagoen imajinatzera, topo egiten duten begiradak, zapaldutako harriak, izkinatan galdutako ahotsak. Animazioaren bitartez momentuak izoztea da, “flota urperatzera” jolasteko dugun modua. Mapa behin betiko tolestu aurretik, Menchu Gutiérrezek ahots ziurrez trazatutako ideietatik habiatuta jarraituko dugu sortzen dimentsio apalago batean. Idazleak mapa gainean oinarrizko puntuak ezarri zituen; pentsatzeko bizilekuak, itsasoa eta mendi sakratua.

Trilogia bateko azkenekoa da animazio tailerra. Kieslowskik Gorria filmatzen duenean bezala, Urdina eta Zuria filmak sortu eta gero. Hiru pelikulak habitatu, baina elkarrentzat ezezagunak diren  pertsonaia enigmatikoak, patuak itsas istripu batean elkartzen ditu. Mantetan bilduta, hileak nahastuta eta galdu aurpegiekin. Eszena, albistegietan ikusten dugu, Jean- Louis Trintignant hunkituaren egongelan, Hanekeren Amor filmeko protagonista. Jubilatutako epailearen rola jokatzen du, munduarekin haserre bizi da, baina bestetik, demiurgo ahalguztiduna da, bere txabolan gordeta bizi dena, besteren telefonoak zelatatzen ditu eta beraien bizitzak bizi eta ematen du bilakatzeko boterea ere baduela.

 

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

10:00 - 14:00
16:00 - 19:00

Prezioa

Doan

Oharrak

Para inscribirte envía cv y una carta de motivación.

Izena eman

Itxita

Idioma

Castellano
Euskera

Etiketak