ARTELEKU

Mugatxoan

Proiektua

Mugatxoan

Mugatxoan proiektua, Ion Munduate eta Blanca Calvok sortua, 1999an abiatu zen, eta objektu immaterialaren eta ikuslearen arteko harremanetan oinarritzen du bere jarduna, eta gailu horiek performancearen eta horren aldagaien alorrean ekoizten dituzte.

Ikerkuntza artistikoari zuzendutako proiektua da. Beharrezko baldintzak eskaintzen ditugu ekoizpen sistema tradizionaletara egokitzen ez diren proiektuek leku bat izan dezaten. Proiektu hauek, hainbat diziplinatatik datozenak, aukera dira ekoizpen eta lan-patroien metodo ezagunen berriztapenerako.

Mugatxoan proiektuak proposatzen duen espazio/denbora horri esker, beharrezko zaigun ekosistema bat osatzen da, elkarrizketa irekitik eta elkarren arteko ikerketatik abiatuta. Geratu eta denbora hartzea ahalbidetzen du, eta, hala, lan partekatuak akuilatuta, lanean, gogoetan, galderetan eta kezketan murgildu.  Leku bat non praktika bera teoria bilakatzen den jakintza ekoizteko,  beste ekoizpen modu batzuk aztertu eta bilatzeko.

Proiektu koreografiko bat da Mugatxoan. Koreografikoa, zeren eta espazio/denbora harremanak baitaude proiektuaren inguruan mugitzen diren, proiektuan sartzen eta proiektutik irteten diren, eta proiektuan barrena dabiltzanen artean: egoteko eta izateko modu bat da.

“Koreografia” terminoa gero eta adiera zabalago batean erabili izan da, eta honen sinonimo bihurtu da: gorputzaren, estiloaren eta antzezpenaren adierazpen subjektiboarekin loturarik ez duten berariazko egiturak eta estrategiak.

Lantegiak, programak eta argitalpenak proposatzen ditugu, eta azkeneko bi urte honetan Gorputza desagertzen denean izeneko proiektuan lan egiten dugu. Bi lan ildo ditu: auto-gogoetazaletasuna eta soinua desmaterializatzeko baliabide gisa, “performance” nozioei buruzko galderak egiteko.