ARTELEKU

Jardunaldia

2013/06/13 - 06/15

Senza Fine/1 aurreko laborategian heredaturiko materialetik abiatu eta Deleuze/Guattari/Artauden kontzeptuetan eta poetikan oinarriturik, instalazio erako prototipoak diseinatu eta gauzatzeari ekingo diogu, baita horiek metamakina batean elkarri lotzeari ere; prototipo horiek hainbat izaeratakoak dira:soinuzkoak, ikusizkoak, argizkoak, testualak, elektrikoak. Laborategia zeharkatuko duten bektoreetako batzuk honelako kontzeptuak izango dira: datu eta formatuen transkodifikazioa, intermedia, transposizioa, justaposizioa, txertaketak, sistema kaotikoak eta goraka ari direnak, makina estokastikoak eta sortzaileak.

Pure Data izango da tailerrean erabiliko ditugun tresnetako bat. Programazio grafikoko paradigma bat da, errizoma izaera sendokoa eta datuen (soinuzkoen, ikusizkoen...) fluxuak sortu eta prozesatzeaz gainera, bide ematen digu mundu fisikoarekin harremanetan jartzeko eta harekin moldatzeko gailu eta sentsore mota desberdinen bitartez. Laborategian parte hartuko dutenen ezagupenak eta trebetasunak erabiliko ditugu jakintza eta diziplinak gurutzatze testuinguru batean, eta sorkuntza kolektiboa eta banatua helburu duten zirkuitulaburra eta esperimentazio metodologikoa faboratuko dira.

Errekurtsibitatea, feedback, zarata, kaosaren zientzia, autopoiesia, interkonektibitatea, fluxua, diy, diwo, algoritmoa, mereologia, glitch, deriba, makinak, dada, mineralak, data, arduino, automata, biofeedback, elektromagnetismoa, osc, sareak, geranioak, kode irekia, desbideratzea, ourobous.

Tailerraren ordutegia:

Osteguna,  16:00 -20:00 Artelekun.
Ostirala, 11:00- 20:00 Artelekun. (Kontzertua 19:00etan)
Larunbata, 11:00- 20:00 REFLÉX espazioan (Egia kalea, 24) DONOSTIA (Gipuzkoa) 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Gonbidatuak

Koordinazioa

Ordutegia

16:00 - 20:00
11:00 - 20:00

Oharrak

Jueves a las 19h, concierto de Noish en Arteleku.

Izena eman

Itxita

Erlazioak

Tailerra
2013/07/01 - 07/28
Tailerra
2013/05/06 - 05/10
Mintegia
2013/07/18