ARTELEKU

Organoak diren hitzak. Organoak diren mamuak. Organoak diren desirak.

Zer da gurea? Zer eman digute, emate horretan gure benetako izatea/desira “hilez”?

Hil egiten naiz esaten didazunean nor naizen (hitza), nondik natorren (mamua) eta zer nahi dudan (desira). Eta ... ni hil beharrean nik hiltzen badut?

Lengoaiak, definitzen duen objektu, sentimendu edo ideiaz gain, etika bat darama berekin. Muga bat ezartzen dion eta, horrenbestez, identitate bat ematen dio lege bat. Mamu bat.

Horrela, hitz bakoitzak berekin darama hitza idatzi duen mamua. Horregatik, esperientzia bakoitza bakarra da, paregabea, esperientzia aurkezten duenaren narratibaren araberakoa. Hau da, forma ematen dioten hitzak, organoak, eraiki dituen moduaren araberakoa.

Nola definituko dugu geure burua izena, adina, sorburua, familia, lanbidea, gustuak edo zaletasunak, traumak, beldurrak, amodioak... baliatu gabe? ... Zehatzera lotzen gaituen hori guztia gabe.

IDEIA global, bakar, garbia bilatzeko ahaleginean, literatur obraz jabetu nahi genuen, haren esentzia ateratzearren. Baina ezinezkoa da desira hori lortzea. Izan ere, ideia mugatu, esentzial, benetakoaren esparrura hurbiltzen garen bakoitzean, pausoa egiteko organo berriak hartzen ditugu atzera gure gain. Amaierarik gabeko eginkizuna da. Ez dago argi zehaztutako barnealde eta kanpoalderik. Organoak baztertzen baditugu, ez dugu gure mugimendua bideratzeko gaitasunik.

Ez ezazu zure desira konprometitu, ez uko egin Besteari, zure desira eta, beraz, zure bizi-esentzia Bestea baita. Zoramenaren mugan ibiltzea, gure geurea den benetako desiraren ikusmiran ibiltzeko.

Hil artean erailtzea baita beti aukera bakarra, erailtzea beti.”

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Gonbidatuak

Koordinazioa

Ordutegia

19:30

Dokumentuak

Erlazioak