Santa Teresa Komentu zaharra egokitzen duen espazioa da ireki berria den Arteleku. Orain eta hemen geure egin nahi dugu, marrazkirako lanabesak eskuaren luzakin naturalak izanda. Marraztea, modurik aske eta zuzenena da norberaren barruan gertatzen dena, paperera erausteko. Taldean habiatzen den prozesua bakoitzaren espaziora bideratzea proposatzen da, marrazki serie luzea osatzen doan bitartean.
Jolas egiteko taula egunero ateratzen da mahai gainera eta joko arauak proposatzen dira: Ohikoak dakarren erosotasunetik urrutiratzeko trabak. Berriz begiratzen ikasteko trabak. Dakizkigun marrak desegiten ikasteko trabak. Habitatzen duen gorputzak hartzen dituen jarreren inguruko trabak. Norberaren barrenekoari forma emateko trabak.
Espaziorekin dugun harremana ikuspuntu berri batetik heltzea proposatuko da jardunaldi bakoitzean, gaiari propio datorkion gonbidatuak lagunduta. Inspiratzeko tartea egingo zaio ikus-entzunezko materialari: animazioa, filma zatiak, dokumentalak...proiektatuko dira arratsaldetan.
“Irudimena subertsiboa da, izan zitekeena aukeratzen duelako erreala denaren gainetik” Jan Švankmajer.
Itxita
Gehitu iruzkina