Tresnak:: Tools jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren sorkuntza hori artearen eta sormenaren alorrean aplikatzeko helburuarekin. Jardunaldi hauetan, softwarearen eta hardwarearen hainbat tresnei buruzko sarrera laburrak egingo dira. Jardunaldi honetan objektu modularren – diseinu parametrikoaren bidez garatuak - sormenean barneratuko gara.
Arkitekturaren eta diseinuaren eremuetan, sistema bat ezaugarritzen duten eraikuntzak eta egituraketak deskribatzen eta kuantifikatzen dituzte parametroek.
Baina diseinu parametrikoa kontzeptuarekin ulertu daiteke, baita ere, prozesuen deskripzio logikoak eranstea objektu, sistema eta egituren kontzeptualizazio eta fabrikazioari. Formaren galdera sortzailea prozesura eramatea, eta prozesuaren egituratze-elementuak lantzea: arauak, harremanak eta denbora, besteak beste.
Ikuspegi horrekin jokatuz gero, diseinuak halako gaitasuna ematen die objektu fisikoei, non kodearen eta informazioren edukitzaile izan daitezkeen eta, ezustean, ezaugarri gainerakorrak, erlaziozkoak eta sistemikoak har ditzaketen.
Zentzu horretan, kodearekin egindako sorkuntza lanetik abiatuta sortutako formak eta sistemak aurkeztuko zaizkie tailer honetan artista, diseinatzaile eta arkitektoei. Hau dela eta, ariketa bezela proposatzen da objektuen sormena eta inprimatzea – diseinu parametrikoaren paradigmaren bidez garatuak – sistema modular batean konfiguratu daitezkeenak.
Parametroen bidez formen aldaketaren ikerketa bideratzeko Processing progama lenguaia erabiliko dugu. Ondoren, koste gutxiko reprap inprimagailuaetan inprimituko dira. Ez da beharrezkoa Processing ezagutzea, baino bai komenigarria.
Tailer honek artista – eskultoreak bereziki -, programatzaile, sortzaile, ingeniari eta fabrikazio digitalaren Ashley eskainia dago.
Gehitu iruzkina