ARTELEKU

Colectivo YOX

Profila

Colectivo YOX

Yon eta Xabier Martínez- Jauregik 1.999 urtetik ko-zuzentzen duten arte eta komunikazio estudioa da. Yon Martínez- Jauregi Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza lizentziatua eta Ikus-entzunezko eta Publizitate doktorandoa da. Xabier Martínez- Jauregi Arte Ederretan lizentziatua da, Ikus-entzunezkoen espezializazioan. Ikus-entzunezko esperimentazioan trebatu zen Gasteizeko Irudi eta Teknologia Berrien Zentruan eta Zine eta Bideo graduondoko ikasketak jarraitu zituen Londreseko London Instituten, gaur egungo University of the Arts Londonen, hain zuzen ere.

Estudioak sorkuntza, komunikazio, hezkuntza eta erakusketa proiektuak ekoiztu eta antolatzen ditu, arte eta sorkuntza formatuen inguruan. Bere proiektuen artean nabarmenak dira MID_E, Arte eta Sorkuntza- Praktika Garaikideen Plataforma -2003 urtea ezkeroztik- eta MODATIK, Moda eta Ikus- Arteen Topaketak -2011 urtea ezkeroztik-. Orokorrean, erakusketak, emanaldiak, musika saioak, ikastaro magistralak, tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen dituzte.

Bere proiektuetan elkarlanean aritu izan diren arte eta kultura- eragileak: Arteleku, BilbaoArte, Montehermoso, CICC-Tabakalera, Cristóbal Balenciaga Museoa, EITB, KM Kulturunea, Guggenheim Bilbao Museoa, San Telmo Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Egitarauetan egile emergente zein ibilbide esanguratsua duten profesionalek esku hartzen dute, oro har 300 baino gehiago izan direlarik. Hauen artean honakoak bereiztu daitezke:
Ana Laura Aláez, Andrey Bartenev, Blommers & Schumm, Carles Congost, Carlos Diez Diez, Kathryn Ferguson, Bart Hess, Quentin Jones, Ali Mahdavi, Michel Mallard, Penny Martin, Michael Mayer, Olga Mink, Joan Morey, Diane Pernet, Paco Peregrín, Silvia Prada, Gareth Pugh, Pyuupiru, Eugenio Recuenco, Barnaby Roper, William Selden, Inmaculada Urrea, Iris Van Herpen, Henrik Vibskov, Álvaro Villarubia, Water Lilly, Wendy & Jim.

 

Erlazioak

Erakusketa
2012/12/19 - 12/21
Tailerra
2012/11/15 - 11/17
Tailerra
2013/07/01 - 07/05
Jardunaldiak
2011/03/28 - 04/01