Fabrikazio digitala testuinguru berrietara hedatzea urrats bat gehiago bezala ikus daiteke Babbageren lehenbiziko makina analitikoen asmamenetik geldiezina den giza prozesu eta prozesu digitalen arteko hibridazioan. Garapen hauetan gauza eta sistema digitalen arteko harremana, konektatua dagoen ororen eskuragarri izatera igaro da. Bitartean ikerkuntza laborategiak bere kontura saiatzen ari dira materia adimentsuaren formak, materia programagarri eta transformagarriak, sintetizatzen.
Garapen hauetan zeharreko ibilbidea egingo dugu solasaldi honetan eta gure bizitzan eta mundua begiratzeko moduetan jada presente dauden materia-informazioa erlazioaren ondorio zenbaitetaz arituko gara.
Gehitu iruzkina